Inicio Productos Cocinas y Baños
Sukaldeak eta bainugelak

Beirari aplikaturiko teknika berriekin, orain arte harriak bakarrik (granitoa, marmola) erabiltzen ziren tokietan, orain produktu sorta handia dago.
Horrela gertatzen da sukalde-gainekoekin edota sukaldeko edo bainugeletako fronteetan, batez ere beira lakatua edo esmaltatua beira orritsua edo epelarekin konbinatua. Izan ere, orain arte ezezagunak ziren efektuak lortzen dira linearen garbitasun eta fintasunari dagokionez. Gainera, zulo integratu eta xukaderadun harraskak gehitu ahal dira, guztiz beira epelaz eginak.

Ispiluak duen kokapen ezinbestekoa bainugela da, nahiz eta sarri armairuetako aurrealdeetan, jantzigeletan edo harrerageletan erabiltzen den. Kolore desberdinak daude, eta gainera gaur egun hondar eta pintura zorrotada sistemekin inguruarekin guztiz bateratzen diren kolore sorta amaiezina lortu daiteke.

Bestalde, atzekaldean lurrunaren kontrako sistema ezarri daiteke, elektrizitate maila bajuarekin ispiluaren gaineko ikuste ona uzten duena.

Bainugelaren beste elementu garrantzitsu bat manpara da. Geihenetan beiraz eginda, beira mota desberdinez osatuta egon daiteke, bai eta beiraren atzekaldean tratamentu berezia eman ahal zaio ere, ura irristarazteko, eta kentzeko hain zaila den karearen kondarrak ekiditzeko. Edozein beharretara egokitzen diren manpara sorta zabala dugu, enpresan bertan fabrikatutakoak edo eskaeran, kristalgintzan ospe handien dituen markei eskatuta.

Energia aurrezteagatik eta ematen duen arintasunagatik, beira barneko ateetan protagonista bihurtu da. Guztiz beiraz eginda edota egurrezko edo altzairuzko marko perimetralekin, kanpoko argitasuna gelen barrukaldera transmititzen da, pribatutasun handiago edo txikiagorekin, bezeroaren beharren arabera. Ateak eraisgarriak edo lerragarriak izan daitezke, materiala eta kolore desberdinak konbinatuz, akabera ugari konbinatuz bandetan, sarrailetan, heldulekuetan...

 

Cristaleria Diego - Tel: 943 623 234 / Fax: 943 628 069

C/ Gabiria, 31 A (pol. ind. Ventas) 20305 Irún (Gipuzkoa)

Desarrollado por Innova4B, Innovation for Business

A bikoitza mailako irizgarritasun ikonoa,W3C-WAI Web Edukien Irizgarritasuna 1.0 XHTML 1.0 betetze mailaren ikonoa CSS betetze mailaren ikonoa